Diru-laguntzak: udaletako kultur garapenerako egitasmoak bideratzeko laguntzak

Asteazkena, 2013ko otsailaren 20a

 

Iazko bideari jarraituz, aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak  herritarren partaidetza sustatzeko diru laguntzen deialdia egin du.  2013-2014 urteetan burutuko diren egitasmoak lagunduko dira.

Udal bakoitzak gehienez  bi eskaera aurkeztu ahal izango ditu. Udal bat baino gehiagok osatutako taldeek eskaera bakarra aurkeztu ahal izango dute.

Modu parte hartzailean lantzen diren kultur garapenerako egitasmoak diruz lagunduko dira, adibidez:

–          Kultur sareak martxan jartzeko:

  • herritar, sortzaile, hartzaile eta eragile desberdinen beharrak eta kezkak ezagutzeko
  • eskualdeko herrien arteko elkarlana eta koordinazioa sendotzeko
  • herri ezberdinak elkartu eta koordinatzeko
  • baliabideen optimizaziorako, herrietako azpiegitura eta baliabideak herri desberdinen artean erabiliz
  • herriko elkarteen inplikazioan eragiteko

–          Herriko kultura plana adosteko:

  • epe luzerako ikuspegia lantzeko
  • herriko kultur garapenerako helburu zehatz eta lorgarriak adosteko
  • irizpideak adosteko
  • herriko kultur elementuei buruzko gogoetak elkarbanatzeko
  • arlo edo sektore anitzen arteko egitasmoak bideratzeko
  • herri proiektuak ikuspegi oso batekin lantzeko (hirigintza, hezkuntza, integrazioa, paisaia…)

Eskaerak https://www.gfaegoitza.net  atarian aurkeztu behar dira eta epea martxoaren 22an amaituko da.

EMUNeko kultur zerbitzuen metodologiaren oinarria parte hartzea da. EMUNekin batera kultur dinamizazio eta kudeaketan sakontzeko prozesu bat martxan jarri nahi baduzu, kultura@emun.com helbidean jarri zaitezke gurekin harremanetan.

Erantzun