Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (NKKPE) arteak suspertzeko ekimen arrakastatsuak aztertuko dituen jardunaldia antolatu du ekainaren 11rako. Besteak beste, Administrazio Publikoan sarean lan egitea eta, sektore pribatu eta publikoaren arteko lankidetza jorratuko dira.
2011ko udaberrian Tolosako Udalak herriko kultur eragileen parte hartzearekin kultura plana definitu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako egitasmoa izan zen, eta hainbat saioren ondoren zer nolako Tolosa nahi zuten erabaki zuten. Plan horri tiraka, 2012an Tolosako Udalak kultur eragileei elkartzen hasteko baliabideak eskaini dizkie.
1995etik bi hilero argitaratzen den Mouvement aldizkariak, kultura eta garapen jasangarriari buruzkoale berezia argitaratu du, Arene, Arcadi eta Réseau Culture 21 agentziekin elkarlanean. Kultura ekosistema gisa aurkezten dute, eta bere araudiek ingurumenarekin eboluzionatzen dutela eta elkarrekintzan aritzen direla diote.
Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (NAKKPE) Nafarroako Kultur Kudeaketako II. Kongresua antolatu zuen 2011ko azaroaren 22 eta 23an. Bertako hitzaldiak eta ondorioak elkartearen web orrian zintzilikatu ditu eta guztiak artikulu honetara ekarri nahi izan ditugu.
Era berean adierazi du 2012ko azaroaren 20rako topaketa profesionalak antolatu dituela: “GESTIONAR CULTURA 2012”. Izan ere, kultur kudeaketako joeren eta esperientzien elkartruke eta azterketa foro bat sortu du, kultura kudeatzaileen ezagutzak eguneratzeko eta eskumen berriak bereganatzeko helburuarekin.
Kulturaren Euskal Behatokia 2006an sortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Kulturaren Euskal Planaren baitan (2004). EAEko kulturaren egoerari eta bilakaerari buruz sistematikoki informatzeko eta bere segimendua egiteko sistema nahi zuen sortu, eta era berean, sektorekako plan estrategikoak eta egoeraren azterketak egin. 2. ardatz estrategiko horren garapenetik, beraz, Kulturaren Euskal Behatokia sortu zen.
Les Rencontres kulturaren aldeko Europako lurralde eta hirien elkarteak argitaratu du liburu zuri hau. Elkarte horren kideen, hau da, Europako lurralde horietako lider politikoen eta kultur arloko profesionalen hausnarketak eta proposamenak aurki ditzakegu bertan. 2004an atera zen liburu berdearen jarraipena dela diote egileek. Lanaren helburua gaur egungo egoerari erantzutea da, baina era berean etorkizunerako tresna izan nahi duela azpimarratu dute. 10 artikuluz osatutako liburua da, besteak beste gai hauen ingurukoak direnak: kultur aniztasuna, kultur trukea eta mugaz gaindiko lankidetza, kultura eta garapena, eta deszentralizazioa. Praktika onez osatutako atal handi bat ere erantsi dute.
Aurreko artikulu batean aipatu genuen CulturalBox bideotekan, kulturaren kudeaketarako baliagarri zaizkigun hainbat bideo aurki ditzakegu. Baliabideen inguruan jarduten duen bideo interesgarri bat ekarri nahi izan dugu EMUNekook hona: zerbitzu kulturalen kudeaketa publiko-pribatua. Geroz eta proiektu kultural publiko gehiagok proposatzen du sektore pribatuarekin elkarlanean jardutea, helburu hauekin besteak beste: zerbitzu hobea eskaintzea, eragileak inplikatzea, helburuak partekatzea eta kultura ehuna indartzea.
Hurrengo bideoan izaera horretako proiektuak martxan jartzerakoan aurki ditzakegun egoera desberdinen inguruko hausnarketa egiten dute Albert de Gregoriok, Esteve Leónek eta Angelica Sanchezek.
Politika kulturalen plangintzan, kudeaketan eta ikerketan adituak direnen datu-base internazionala da ConnectCP. Bere helburu nagusia hau da: politika kulturalen inguruko ideien, ezagutzaren, esperientzien eta konpetentzien fluxua handitzea eta bultzatzea. Baliabide pertsonalak sustatzeko eta informazioaren zabalpena errazteko asmoa dauka. Edonork eman dezake izena datu-basean.
UNESCO erakundeakkultura arloa jorratzen du, besteak beste. Batez ere ondare kulturala babesteko bere jarduera baldin bada ere ezaguna, baditu beste hainbat lan ildo. Horregatik UNESCOk kulturarako dituen helburu eta programen laburpen bat hemen jasotzea interesgarria iruditu zaigu.